Kishore Kumar Hits

Idi Bihotz - Munduaren zilborra lyrics

Artist: Idi Bihotz

album: Negarraren amorrua


Negu gorrian adaxka iharrak
Edurte zaharra urtzen al
Da eguzki barritan?
Alabaina urtaroen bueltan
Urunarik ez dau egiten
Balizko errotak
Arrazoia indar ostendua
Itsasoaren barealdiari
Jarraitzen deutso
Bortizki denboraleak
Zurrunbilo-begiak murgilduz
Norabidea galduta itsukerian
Indarra arrazoi agerian
Mundua jira-biraka
Uste hutsa gure zilborra
Dala ardatza
Zirkinik bere egin barik
Betiko ildoan uztarria
Lepoaren gainean
Usteak erdi ustel, kirastuak
Mundua jira-biraka
Uste hutsa gure zilborra
Dala ardatza
Alde bi dauka txanponak
Zenbat buru, hainbat
Aburu dino esaerak.

Поcмотреть все песни артиста

Other albums by the artist

Similar artists