Mintzo leun, alai eta zalu, Zertan zaude uzkur egun? Trakets urrun, dudati eta makur, Berritsu inoiz ta gaur mutu. Hitzak orain nekez datoz, Motel, ilun, nekatu antzo. Jarioa, aspaldi agortuta, Ez da entzungo atzera. Ezpainetan loratu izan zena Zapuztu zuen denborak.