Kishore Kumar Hits

Ontuak - Agure zaharra lyrics

Artist: Ontuak

album: ... tout à la main !


Agure zahar batek zion, bere etxe aurrean,
Goizean goiz, lantokira irtetzen nintzanean:
Ez al dek, gazte, ikusten, gure hesola zein dan!
Desegiten ez badugu, bertan galduko gera.
Baina, guztiok batera, saiatu hura botatzera!
Usteltzen hasia dago ta, laister eroriko da.
Hik bultza gogor hortikan, ta bultza nik hemendikan!
Ikusiko dek nola nola laister eroriko dan.
Bainan denbora badoa, nekea zaigu hasi.
Eskuak zartatu zaizkit eta indarrek utzi.
Usteltzen badago ere, karga badu oraindik
Berriz arnasa hartzeko esaigun alkarrekin:
Baina, guztiok batera, saiatu hura botatzera!
Usteltzen hasia dago ta, laister eroriko da.
Hik bultza gogor hortikan, ta bultza nik hemendikan!
Ikusiko dek nola nola laister eroriko dan.
Aittona zaharra falta da bere etxe ondotik
Haize txar batek hartuta eraman du hemendik.
Haur batzu ikusten ditut, eta inguraturik,
Aittona zaharraren kanta nahi diet erakutsi:
Baina, guztiok batera, saiatu hura botatzera!
Usteltzen hasia dago ta, laister eroriko da.
Hik bultza gogor hortikan, ta bultza nik hemendikan!
Ikusiko dek nola nola laister eroriko dan.
Lalala lala lala...
Ikusiko dek nola nola laister eroriko dan

Поcмотреть все песни артиста

Other albums by the artist

Similar artists