Ziburutik Sararat izatu naiz joana, Neure lehenagoko maite baten gana; Han arribatu gabe, aitu nuen fama, Guarda gazte batekin zela hitzemana. Maitia, bizi zaite gazte.ta lorios, Bai eta fidel izan, hitzemanez geroz. Ondoko urrikiak ez du balio deus; Huntan kitatzen zaitut, maitia, adios. Uso churi pullita, fin eta fidela, Deus makhurrikan gabe joan zaizkit gibela; Nik ere erran dezaket nombeit badirela... Nik ez bainuen pentsatzen zu holakoa zinela!"