Sortaldetik argi berunezkoak Kalezulora egin du Jende bakartuen Hutsuneak arintzera Arrakala baten erditze beroan Zorion orduen ajea Merkantzia hauskorregia gertatzen da Morrontza itogarrian Inertziaren uberan Goaz joan zidor gaiztoan Luze doa denboralea Gogor joaz aldaizea Desgaraian Gauden aldian Esporetan barreiaturik Heldu den neguak Ezagun du Betiko geratu behar duela Baina argizaria jostailu zeneko Orbanak daude Sukaldeko harlauzetan Ez ote zen zartatze hura abagunea Zoruaren azalean? Morrontza itogarrian Inertziaren uberan Goaz joan zidor gaiztoan Luze doa denboralea Gogor joaz aldaizea Desgaraian Gauden aldian