Negua iritsi da auzo zaharrera Begirada bat bota leihotik kalera Ez da inor entzuten Ez da haurrik jolasten Barruan daramadan haurra hil ote da? Adabakiz jositako arropa merkea Korrika egin eta lehertu osteko hutsartea Amak deitzen gintuen Berandu heldu ez gintezen Irudimenarekin geldiezinak ginen Kaleak gintuen hezi Kalean ginen hazi Lege bakarra dago, galdu edo irabazi Auzoa zahartzen doa Zein izango da bere geroa? Nork lapurtu zigun lehen zuen beroa? Auzoarekin zahartzen goaz Desio bakar bat bizitzan Arratsalde batez posible balitza, berriz ume izan Adreiluzko paretetan Auzoko zaharren irribarretan Azalean marka utzi duten zaurietan Gordeta dago zer garen benetan Auzoan jaio, auzoan hil! Zahartzaroan bertan bizi Bizitza eman digun kale eta jendeari Azken arnasa itzuli, yeah! Adreiluzko paretetan Auzoko zaharren irribarretan Azalean marka utzi duten zaurietan Gordeta dago zer garen benetan Auzoan jaio, auzoan hil! Zahartzaroan bertan bizi Bizitza eman zigun kale eta jendeari Azken arnasa itzuli, itzuli!