Gauaren azken muturrerainoko bidaia, Aspaldi hasia eta ezin bukatua, Klasikoak hiltzera daramatzaten bide hontan, Norabide finkorik gabe zearo galdua. Hogeita batgarren mendeko olatuak arrapatu gaitu, Txino bat ireki zait gauden bitartean. Gau ilun eta egun hotzak datozkigu gainera, Beraien jantzi onenekin. Arima zartatzen zait milaka zatitan, Paso bat atzera emandako bakoitzean. Laino lodiak dabiltza gure gainean, Zirkuluan biraka uste bila. Hogeita batgarren mendeko olatuak arrapatu gaitu, Txino bat ireki zait gauden bitartean. Gau ilun eta egun hotzak datozkigu gainera, Beraien jantzi onenekin. Arima, zartatua! Arima, zanpatua! Arima, masakratua daukat zuen erruz.