Kishore Kumar Hits

Bi Bala - Muturrekoei Jarriak lyrics

Artist: Bi Bala

album: Arazo Modernoak


Erabaki du plenoak:
Gu ez gara hemengoak.
Iparra zein den zehaztu dute,
Akabo egoak.
Lema berri modernoak
Ta lema-zainak lehengoak:
Horma zaharretan spray beltzeko
Iritzi sendoak.
Zertara dator, zertara
Diskurtso epelen plaga?
Bagoaz hegan Erakundetik
Erakundetara,
Kartoizko hautesmahaietara,
Aietetik haietara,
Inork ez digu galdetu baina,
Demokratak gara.
Oi, oi, super-heroi
Kaparik gabeak
Negoziazio antzuen ohi
Hizlari trebeak.
Entzun gure aldarriak,
Gu bai, gu gara gorriak
Epika zaharren danbor hotsetan
Frontean jarriak.
Hondar azpiko harriak
Eskutara ekarriak,
Testosterona txute berri bat
Behar du herriak.
(Tiochfaid ar la burkideok,
Badator gure eguna
Iraultza deituko diogun
Totum revolutuma)
Oi, oi super-heroi
Kaparik gabeak
Negoziazio antzuen ohi
Hizlari trebeak
Oi, oi super-heroi
Beldurrik gabeak
Burujabe ezin ta kale-kantoi
Guztien jabeak

Поcмотреть все песни артиста

Other albums by the artist

Similar artists