Gugatik egin zuten. Ez diegu zorrik. Lanaren aitorpena. Horixe bakarrik. Poltsikoan haizea Besterik ez zebilen garai nahastuak Galdutako borrokak Baino okerragoak dira ahaztuak. Bide urratuetan Urrezko urratsak Guztia lanbrotu du Denboraren hatsak. Orain plastiko beltzez Estaltzen dugu mingarrien zaiguna Arriskuari ezetz Gotortu eta eutsi, zaindu daukazuna... Ahaztuak... esku laztuak... Oroimena ez al da Gauzak galdetzea? Zeinek lapurtu zigun Aitaren etxea? Nola eraiki zuten Su artean amonak ta amak... Beldur handirik ez du Duintasuna besterik ez daukanak. Ahaztuak... esku laztuak...