Irekitako zauria bi mila ta hamabitik Apirila(ren) beltza, Pitu hil zutenetik Zeinek itxi die atea Manu eta Finari, Ezin eutsiz begiradari! Herri armailatik ozen entzuten da: "Tiroz ezin dira hil gure ametsak!" Herri armailatik ozen entzuten da: "Justizia Iñigorentzat!" Indarkeriaren kontra ahots sutsuenak... Giza eskubideen jabe zaretenak... Gertatu zena estali nahi duzuenak... Madarikatuak denak! Herri armailatik ozen entzuten da: "Tiroz ezin dira hil gure ametsak!" Herri armailatik ozen entzuten da: "Justizia Iñigorentzat!" Zenbat gezur, zenbat min, Promesa faltsu eta zin... Justiziarik ez da egin Iñigo Cabacasekin! Hildakoentzat memoria, Iñigoretzat justizia! Bi mila ta hamabiko apirilaren beltza, Tiro batez moztu zuten Pitu zure ametsa!