Itziarren alaba gure neskatila Askotan eraman du borroka ixila Sortu zen herriaren askatasun bila Behar izan denean hartu du fusila! Borroka ixila askatasun bila Behar izan denean hartu du fusila! -Haurra zer egin haute holan agertzeko? -Ama, jo egin naute mintz arazteko. - Izenik eman duzu? Esaizu egia! -Ez ama, ez dut eman! Jali naiz garbia! -Jali haiz garbia? -Bai ama, egia! Ta amak eskaini zion klabelin gorria. Zazpi gizon nituen joka inguruan Makilaz hartu naute ostikoz lurrean. Baina nik ez dut eman lagunen izenik! Ta hantxe galditu dira fitxik jakin barik! Lagunen izenik, ez baitut eman nik Ta hantxe gelditu dira fitxik jakin barik! Lau aldiz sartu naute urean burua Zangotik euki naute zintzilikatua Baina nik ez dut eman lagunen izenik, Ta hantxe gelditu dira fitxik jakin barik! Zangotik zintzilik, ni beti ixilik! Ta hantxe gelditu dira fitxik jakin barik! Izerdia ta odola burutik behera Ezpainak urratu ta azazkalak atera Baina nik ez dut eman lagunen izenik, Ta hantxe gelditu dira fitxik jakin barik! Odolez beterik, ni beti ixilik! Ta hantxe gelditu dira fitxik jakin barik! Odolez beterik, ni beti ixilik! Itziarren alaba gure neskatila Askotan eraman du borroka ixila Sortu zen herriaren askatasun bila Behar izan denean hartu du fusila! Borroka ixila askatasun bila Behar izan denean hartu du fusila!