OI OI OI Euskal preso guztientzako!
OI OI OI Asko maite zaituztegu!
Freedom, freedom for the basque prisoners
Bidea egiten gaude gurekin egon arte.
Elkartasun oihuak gaindituko ditu hesiak.
Maite zaitut, nire poltsarekin
Autobusera abiatzen naizen bakoitzean.
Maite zaitut, bidaia luze horretan
Loak ezin hartuz.
Maite zaitut, nirea ez den herri batean
Kafesnea hartzerakoan.
Maite zaitut, horma grisak ikusten eta
Zenbakia ematen didatenean.
Maite zaitut, karneta erakusterakoan
Miatzen nauten bakoitzean.
Maite zaitut, bi metro karratuetan
Eserita itxaroten dudanean.
Maite zaitut, agertu eta begiekin
Dena adierazten didazunean.
Maite zaitut, zure eskua ikutu beharrean
Kristal lodia ferekatzen dudanean.
Itzultzean liburua hartu bezain laster,
Loak hartzen nau zurekin egiteko amets
Eta ametsetan maite zaitut, laztana.
Xabierren olerki obsesibo bat bezala,
Sarrik moldatutako narrazio bat bezala,
Atxagaren obabako ipuin bat bezala,
Mikelen istorio odoltsu bat bezala,
Maire zaitut, laztana.
Amorrua, malkoak, epaiketak, irriak.
Etxea, besarkadak, ateak, aulkiak.
Izenak, errepideak, seinaleetan argazkiak.
Barrenean zaituztegu, bihotzean josiak.
Izar bakoitzak elkartasun mezua darama.
Nire oihuekin batera, maite zaitut laztana.
Zurekin amestu arren sentitzen dut zure beharra.
Kriseiluetan zehar ilargi bakarra.
Maite ditut, bisitak irauten dituen
Berrogei ta hamabost minutuak.
Zerrai hotsak, beste hilabete ikusi gabe,
Gogorarazten didanean.
Beste kanta ere idatz nezake,
Baina nahiago dut nekatuta egotea,
Eta esaldia, nekatzen ez zaituena,
Beste hamaika aldiz errepikatuko dizut.
Itzultzean liburua hartu bezain laster,
Loak hartzen nau zurekin egiteko amets
Eta ametsetan maite zaitut, laztana.
Xabierren olerki obsesibo bat bezala,
Sarrik moldatutako narrazio bat bezala,
Atxagaren obabako ipuin bat bezala,
Mikelen istorio odoltsu bat bezala,
Maire zaitut, laztana.
Поcмотреть все песни артиста