Goiz arrunta behar zuenak 4ak zapitan hain zuzen Txoriak ere hasiak ziren Egun berria agurtzen Euriak ere jakin izan zuen Bere bidea estutzen Hamar minutuz egunsentiko Argia ilundu zen Lurrak irentsi nahi zuen baina Nahia ez donean nahiko Soberan zuen ur emaria Errekak hartu beharko Ametsgaiztoek olatuekin Garraiatuz mila malko Nork errango zuen egun hartan Ez zela eguzkirik aterako Gure besoa, gure jasoa elkarrekin Lan eginez taupadaz taupada Gure besoa, gora jasoa gero Harro errateko herri bat gara Kale eta denda, mendi eta xenda Osasun etxea, saharren egoitza Lagundu garbitzea Barride, laguna, behar duena zerbitzea Zeinen polita elkarrekin hunkitzea Baina tristurak, logi eta urak Sorpresa zeukan gordea Herri baten adorea Ta jende pila, neska-mutila Anitza zen kolorea Elkartasun uholdea Gure besoa, gure jasoa elkarrekin Lan eginez taupadaz taupada Gure besoa, gora jasoa gero Harro errateko Handia bada ezbeharra Haundiagoa erantzuna Gora auzolaranaren indarra Eta gora elkartasuna Gure besoa, gure jasoa elkarrekin Lan eginez taupadaz taupada Gure besoa, gora jasoa gero Harro errateko herri bat gara