Herri batek, inolaz ere ezin dezake arnasik hartu Bere semeak, loturik badaude Ahots batek, inolaz ere ezin dezake mezua hedatu Bere ezpaina josten badu, ez du ezer lortuko Bidean da itoko, ez du inork sentituko Ta biztanle guztiok, geldotasunean lo Baina indar alai batek, iratzartu gintuen Eta herriaren bidez, tinko ohiukatu zuen Kolpatu ditzagun entzun nahi ez duten belarri gor horiek Soilik azpitik daudenean errespetatzen duten hoiek Guztiek! Bihotz handiko herri txikiari beldurra omen diote Gehiegi bait dugu galtzeke eta baita irabazteke Zergaitik horrenbeste traba ta lege ustel Ahotsak eta ekimenak itotzeko Zuk eta nik indarrak batuz, aurre eginez Geurea, geurera lortuko dugu Geurera egiten, egiten, gure geroa aukeratzen Geure herria eraikitzen Bazterketarik gabeko elkartasunean kabia egiten Ekin dezagun guztiok geurea aukeratzen ta adierazten guztiok! Soilik ametsen aurrean makurtzen diren bihotz basatiek Etorkizunaren kolorez jantzirik aurrera egiten dute Zergaitik ... Izan libre zeurea ohiukatzen Orainarte egindako denak zerbaiten atarian utzi gaitu Ez gera damutzen Eta nere begiek irrifartsu diote bidean gaudela, eta pozten naizela nere jendea ikustean berriro zirikatzen Egiten, gure herria eraikitzen Nor naizen, ozen esateko Izan libre zeurea ohiukatzen