Atetik sartu eta berehala, Oihu eginez eta neregana, Bultzaka arrazoi gabe, Edozein da bere aitzakia. Irainek ez dute asetzen Datorrenaren ispilu dira, Urtetan jasan dudan borroka galdua. Eta bera lo! Nik negar etengabe Eta bera lo! Eta bera lo! Momentu oro erne. Eta bera lo! Gainera gaizki sentitzen naiz Nere errua dela pentsatzen dut maiz. Kandelaren antzera itzali didate bizia. Azkenekoa dela esan dit Urte honetan laupabost aldiz, Ezin dut gehiago jasan, Salatzera noa! Eta bera lo! Nik negar etengabe Eta bera lo! Eta bera lo! Momentu oro erne. Eta bera lo! Pausoa emateko indarrik ez, Urte asko dira, hainbeste. Baina bizitzeko eman beharrekoa, Pentsatu zuregan merezi duzula! Eta bera lo! Nik negar etengabe Eta bera lo! Eta bera lo! Momentu oro erne. Eta bera lo! Pausoa emateko indarrik ez, Urte asko dira, hainbeste. Baina bizitzeko eman beharrekoa, Pentsatu zuregan merezi duzula! Merezi duzula! Emakume askoren hilobia, Borroka ezazu merezi duzula!