Ikusten duzu goizean Argia hasten denean Menditxo baten gainean Etxe ttipitto, aintzin xuri bat Lau haitzondoren erdian Zakur zuri bat atean Iturriño bat aldean Han bizi naiz ni bakean Ene alaba Kattalin Bere hameka urtekin Ongi doa amarekin Begiak ditu amak bezala Zeru-zola bezin urdin Uste dut denborarekin Oraiko itxurarekin Andre on bat dion egin Ene andrea, Maria Ez da andre bat handia Bainan emazte garbia Irri batentzat badut etxean Nik behar dudan guzia Galdegiten dut grazia Dudan bezala hasia Akabatzeko bizia Akabatzeko bizia.