Kishore Kumar Hits

Xabi Solano Maiza - Hernani Antifa lyrics

Artist: Xabi Solano Maiza

album: Ereñotzu


Hogeita hamaseiko urria hastear zela
Hernani frankisten esku zegoela
Apaizak eta haurdun zeuden emakumeak
Hilerrian fusilatu zituztela
Oroitzen dugu gaur atzo balitz bezela
Kalean tiro hotsak eta garrasiak nunahi
Inork etzun lehiotik begiratu nahi
Faxistak bazter guztietan beldurra sortzen
Odolgosea izanik haien osagai
Minez oroitzen dugu, amorruz ere bai
Urrun zeuden milizianoak ta gudariak
Inongo babesik ez zeukan herriak
Eta faxistak zeuden gorrotoz beteak
Horregaitik ziran gupidagabiak
Gogoratuko dittu gure memoriak
Falangisten banderak bazekiten horrela
Hernani antifaxista bihurtu zela
Urteetan izan da ta izango da gainera
Pentsatzen dugulako ahaztea dela
Hildakoak berriro hiltzea bezela

Поcмотреть все песни артиста

Other albums by the artist

Bi

2019 · album

Similar artists