Kishore Kumar Hits

Xabi Solano Maiza - Izan ginen aspaldian lyrics

Artist: Xabi Solano Maiza

album: Ereñotzu


Dendaz betetako
Kaleak ziren gureak
Ostatu kantoiak
Eta harrizko sehaskak
Merkaturaino
Pozaren pozez hurbiltzen ginen
Herri usainak
Xarmaz betetzen gintuen
Distiratsua zen
Bizitzaren geografia
Auzotik auzora
Bizilagunen argia
Haurrak kanpoan
Denak irrifartsu jolasean
Arima zeukan
Herria dut bihotzean
Umorearekin
Begiratzen zen lehiotik
Urruntasunik ez
Lagunaren magaletik
Txistu soinua
Eta kantu baten melodia...
Arnastokia,
Hori zen gure herria
Kafe bat hartzeko
Solasaldi baterako
Denbora geneukan
Elkarrekin gozatzeko
Urratsak dantzan
Etorkizunaren fantasian
Zoriontsuak
Izan ginen aspaldian

Поcмотреть все песни артиста

Other albums by the artist

Bi

2019 · album

Similar artists