Bidaia luze honetan Ipar izarrarena norantza bakarra Harezko ametsak atzean Etsipen oasietan desagertzen Itxaropena esperantzaren txalupan dagoena Odolez margorutako olatuen aparretatik aratago banoa Banoa bizitza hobe baten bila Banoa gorpuz beteriko uretan beste aldera Inoren bide ez diren bide hauetan barrena Helbide bako hondartzara Berriz ez itzultzeko Begi ilun hauetan Ilargiarena argi bakarra Hegoak zikatzen ditu desertuko aire lehorrak Atzean utsi ditut Injustizia ta miseria guztiak Zerbait hobea merezi dudala Argi dut ta bila noa Maitea bihotzean Banoa bizitza hobe baten bila Banoa gorpuz beteriko uretan beste aldera Inoren bide ez diren bide hauetan barrena Amaren hitzak belarrietan Nora zoaz Itzulbiderik gabeko itsasoan barrena Ez joan Gorrotoaren mugan itxaroten duzu Nor zara zu Hezi erraldoi hori zeharkatzeko Eta zu Nork salbatuko zaitu zu Banoa, banoa bizitza hobe baten bila Banoa gorpuz beteriko uretan beste aldera Inoren bide ez diren bide hauetan barrena Helbide bako hondartzara Berriz ez itzultzeko EZ! Berriz ez itzultzeko...