Mikro aurrean mamuak Sortzen dituzte jainkoek Mikro aurrean harrotasunez Puztuta makiladun hoiek Beti berdina seinalatu Betikoa satanizatu Ta aukera edukitzean Sutan erre (eta berriz) Deabrua izango naiz Zure hitzetan Lo egiten uzten ez dizuna Tronu gainetik Mamuak elikatzen dituzte Tronu gainetik botatzen dituzten sermoiez Liburu zahar bat mahai gainean Hizkuntza arrotzean idatzita Belaunikatu eta Hari zin eginez (eta berriz) Deabrua izango naiz Zure hitzetan Lo egiten uzten ez dizun amets gaiztoa Infernuko hauspo hauek Berpiztutako errauts guztiak Bultzatu nau bide berean Deabrua izango naiz Zure hitzetan Lo egiten uzten ez dizun amets gaiztoa Infernuko hauspo hauek Berpiztutako errauts guztiak Bultzatu nau bide berean Bide berean