Hiltzen banaiz edo hiltzen banaute Guttun bat utziko dut zuretzako, Maitia, nahiz berandu iritsi Egunero zu nitaz oroitzeko. Inoiz preso eramaten banaute Espetxean ere maiteko zaitut Barrengo nere bihotza odolduz Paretan zure izena idatziko dut. Heriotzak emanez gero Zure bihotza baztertzean Ni baino zoriontsurik ez da izango Hilez gero zure besoetan. Itsasoratzen banaiz, laztana, Ta denbora luzez ikusi ezinda Ni nonahi aurkitzen naizela nere maitasuna zuretzako da. Nahiz urruti, nahiz urteak jon Zeure begi ederrak ikusi gabe Neure barneko sentimendua Bizirik betiko daukat hala ere. Heriotzak emanez gero Zure bihotza baztertzean Ni baino zoriontsurik ez da izango Hilez gero zure besoetan. Hiltzen banaiz edo hiltzen banaute Guttun bat utziko dut zuretzako, Maitia, nahiz berandu iritsi Egunero zu nitaz oroitzeko. Heriotzak emanez gero Zure bihotza baztertzean Ni baino zoriontsurik ez da izango Hilez gero zure besoetan.