EZ EGUNA Egun oker ankerra Egun motel ustela Egun astun galdua Egun ezkorra Hutsunezko mendi-tontor gainean da etsipena Urak eta suak hartzen, haginekin zainak mozten Eguzkia ez da egunero ateratzen Itzalak errenkadan behin eta berriz zenbatzen Dena amiltzen dela sentitzen dudanean Dena suntsitzen dela sinisten dudanean Saminaren eguna, ziegaren eguna Oinazez betetako zakarrontzi bilduma Eguzkiak ez du izotza urtutzen Errekara joandako egun lehor eta kirten Dena amiltzen dela sentitzen dudanean Dena suntsitzen dela sinisten dudanean Desorekaren egun kuttuna, ez eguna Zaia arnastea lokatz honen azpian Zakurren zaunkak ez dira isiltzen inolaz Etsipena barrezka, irainka etorri zait Lepotikan heldu eta estutzen hasi naiz Niren indar guztiekin gogor gogor estutzen Den dena amiltzen ari dela sentitzen Dena suntsizen ari dela sinisten Luietan den ontzian belak zabalik Zurrunbilotik atera ezinik Bihar eguzkia agurtuko al dut berriz?