Norbait bilatzen duenak Edonor aurki dezake Bihotz hutzentzako kalte beteta daude tabernak Eta bertan sartzen denak Ezin du bakarrik irten, sekula ez da jakiten Irriak irrien truke Bi bakardadek ez dute Bikote ona egiten Gorputz desesperatuen Galduriko bi arima Patuaren bi biktima gauak elkartu zituen Ahalik eta estuen Ilusioen abian Alkoholaren ausardian Agian nahikoa edanda, agian gaurko parrandan Batek daki gaur agian Beroak sua du amets Mutilak wistonaketu Eta neskari galdetu zigarrorik nahi duenez Neskaren ezpainek ezetz Bere ezpainen umelak soilik desio dutela Esan diote irrikan wistonaren inbiritan Baldin baleude bezela Neskaren elkarrizketak Mutilak konbentzitu du Marraztuko al ditugu haragizko tximeletak Ta hasi dira ferekak Ta desio lurrundua elkartu dan segundua Ez dakit existitu den Elkar irentsi nahi duen Bikote bat da munduan Berandutu den kidea Itxi diete taberna Betiko proposamena Zurean edo nirean Eta etxera bidean Amodioaz hizketan Eta gelako krisketan Ezpain puztuen irria Gaur ere hitzazkirria Izango da maindiretan Izerditik izerdira Arnas estuak zabaldu Izara artean galdu eta barrura begira Batera lokartu dira Baina ez dakit zergaitik Edo agian badakit Zurrunka zurrunkan truke Biek amets egin dute Bakoitzak bere aldetik Egun berri bat jaiki da Arropak agudo jantzi Eguzki printzak distantsi bilakatu ote dira Orain elkarri begira Gauak emandako xarma Egunsentiak darama Benetan ondo pasa dut Agian deituko dizut Beste bat arte laztana Ahalik azkarren handik Alde egin beharra dago Besteetan baino hutsago Sentitzen dira oraindik Ta bi bakardade handik Lehenago ez zekiten Orain ez dakit dakiten Damuak damuen truke Bi bakardadek ez dute Bikote ona egiten