Gogoratzen naiz, udazkeneko Egun hits bat zela Zu eta biok, hain pozik Lagun artean geundela Oroitzen zaitut, hain alai Eta zoriontsu zinela Oroitzapenek esnatu naute Ametsetan nengoela Alboan sentitzen zaitudan arren Ohartu naiz ez zaudela Ez zaudela, ez zaudela, ez zaudela Esperantzari utz iezaiozu Landatzen hazia Desioa bilakatu Ilusio erauntsia Maitasuna izan daiteke Mingots garratz ta gazia Oroitzapenek esnatu naute Ametsetan nengoela Alboan sentitzen zaitudan arren Ohartu naiz ez zaudela Ez zaudela, ez zaudela, ez zaudela Denborarekin bihurtu zara Bihotzean orbain Maite zintudan guztiak Ez du deus balio orain Itzulera amestuko dut Jarraituko dut zure zain Oroitzapenek esnatu naute Ametsetan nengoela Alboan sentitzen zaitudan arren Ohartu naiz ez zaudela Ez zaudela, ez zaudela, ez zaudela Orain soilik geratzen zait Gutaz idaztea Muxu, laztan eta irriak Ez da erraza, ahaztea Gogorra, latza ta zaila da Joan zarela onartzea Oroitzapenek esnatu naute Ametsetan nengoela Alboan sentitzen zaitudan arren Ohartu naiz ez zaudela Ez zaudela, ez zaudela, ez zaudela