Gure toko eder guztiak Dituzte abilki bildu; Beren egintzen obratzeko Denak paso, denak haizu. Lege arrotz madarikatu, Bihurtuez baliatu, Gure herria deramate Heriotzeari buruz! Mementoan ahul gira Bainan ez da luzarako Gure itsutasunetik baigira Laster jalgigo. Itsas bazterra hartu dute Bai eta etxe zaharrak Artzain borda edo etxolak, Arbasoek utzi lurrak. Eta orain nahi digute Mendia ere ebatsi, Nola deabru beharko dugu Hemendik aintzina bizi? Mementoan ahul gira Bainan ez da luzarako Gure itsutasunetik baigira Laster jalgigo. Gure herrian lantegiak dira Zinez beharrezko Zorigaitzez jaun txapeldunek Turismoa nahiago ... Turismoaren izenean Gure hobeki galtzeko! Hola segituz luza gabe Ez zauku deus geldituko ... Atzar hadi! Atzar hadi! Ene euskaldun haurride. Atzar hadi! Atzar hadi! Euskal Herriaren alde ... (bis)