Mila hormen kontra noa Begiratu gabe albora Ez naiz fidatzen geroaz Bizi nahi nuke gaurkoa, bai Hauxe naiz ni, hauxe ez beste inor Sentitu behar dut odola Zainak talkatzen barruan Hemen geldirik egotean Izoztu egiten da ordea Hauxe naiz ni, hauxe ez beste inor Ez dut ulertzen jokoa Arrotz bat naiz zuen ondoan Behar dudana aurkitzeak Behartzen nau mugitzera, bai Hauxe naiz ni, hauxe ez beste inor Sinistu nahi dut jendean Kosta egiten zait ostean Bizkarrean labanak dauzkat Eta ez da erraza hori ahaztea Hauxe naiz ni, hauxe ez beste inor Hauxe naiz ni, bakarrik noa aurrera Mila hormen kontra noa Begiratu gabe albora Ez naiz fidatzen geroaz Bizi nahi nuke gaurkoa, bai.