Hautuez hitz egin zenidan Ihesaldi hutsal Eta mila bakardadez Baina ez naiz oraindik aldatu Berriz galtzeko adikzioa ote Galera zer den? Irabaztea zer? Etorkizuneko aurpegi eta izateen Arteko arrakalak neurtzen. Eta hautuez hitz egin zenidan Beldurrak eta usteak balantzan jartzeko Baina ardurak arrotz zaizkit amildegian Oreka bilatu, zalantzak aurkitu. Eztarri herdoildu hontatik barrena Nekearen luxua dastatu nuen Bakea ere astuna da batzuetan Izotza, euria ta kea begietan. Haserrearen zain, Erreferente eta itzalen zain. Ez naiz oraindik aldatu, Gelditzearen gatazka ezin gainditu Baina beldur naiz galdetzean: Ez ote zaren mugadun hutsune Gal(d)erari beldur nintzen