Kishore Kumar Hits

Dena - Vivac bat lyrics

Artist: Dena

album: Zure mugadun hutsune


Uxatu genituen uhalak
Igurtziz gure azalak
Usterik gabe, soilik zurekin nintzen ume baten itzala
Obsesio ala bizio
Deitu nahi duzuna
Mina ezkutatzen didan zoriontasun apurra
Ez naiz irauteko etorri hazteko baizik
Loreen faltan haragia eta burua hutsik
Beste behin aitortzen
Berandu ibiltzen
Zure falta somatzen
Neure burua itotzen
Gaizki sentitzen, ibiltzen
Ez naiz gelditzen
Mugak bilatzen
Zurekin dena hasten
Beste behin
Loa galarazi didazu
Ez dudalako nahi bakarrik esnatu
Eskatu ezazu
Niregandik zer nahi duzun
Fatxadak eraikitzen hemen onena daukazu
Bilatuko naiz
Aurkituko naiz
Eraikiko naiz
Ez bada beste aukerarik aldenduko naiz
Gertu, erdu
Etorkizunak berdin du
Amestea kendu bitartean ez arduratu
Ez arduratu
Ez da oraindik gaua bukatu
Ez arduratu
Ez daukagu zertan oraindik esnatu
Beste behin aitortzen
Berandu ibiltzen
Zure falta somatzen
Neure burua itotzen
Gaizki sentitzen, ibiltzen
Ez naiz gelditzen
Mugak bilatzen
Zurekin dena ahazten
Beste behin

Поcмотреть все песни артиста

Other albums by the artist

Similar artists