Etengabe distantziak bereizten Memoriaren pisua igoera galarazten Etengabe elkar neurtzen Memoriaren pisua igoera galarazten Burua beti gailur bila Baina errealitateak grabitatea tramite Memoria bidesari ankerrena Gerrak bakezalez beteta Gauza asko ezin dira ondo kontatu Aspaldi gabiltz lurra jaten Gailurrak igotzeko tutorialak ikusten Azkarregi goaz eta eztakigu gelditzen Mingain ta sudurrak komun guztiak garbitzen Eta nola ditugu oraindik asmoak irudikatzen Egurra jasotzen aspaldi ohitu baginen? Behar dut arrazoiren bat gailurrak hegan gainditzeko Lau paret hauek mila bilakatzen hasteko Atzerantz beharrean aurrerantz ikusteko Elkar suntsitu beharrean geroa eraikiz handitzeko Gauzak ezabatzea interesatzen ez zaidan arren Oroimenari herra dario Geroa ez da existitzen Baina aldatu gaitezkela ez du inork ukatzen