Eta orain zer? Atzera bueltatu nahi zenuke Iraganeko aurpegi eta izateen Arteko arrakalak neurtzen Eta orain zer? Ez zenuke hemen egon nahi Bihotza igartzen hasi baitzara Eta orain zer? Gal(d)erari beldur zinen Eta orain ez, euririk ez, atzera bueltatzerik ez Bide batez, izan eta besterik ez Eta orain ez, azalik ez, bakarrik egiterik ez Bide batez, ni bat eraikitzen Ze ustez zinena eta izango zinena eraitsi dituzte