Aldentzen hasi dira Gertu nahi nituzkenak. Irekitzeko saiakerak gogor kolpatu nau Ta orain errari dabil nire arima, Bihotz bakartietan zehar Atseden eske Kontraesanez josi, Ta begiradak jaurti Zalantza ez al da pentsatzeko beharrezko tresna? Nik hau ez dut merezi, Egia lehenetsi Besterik ez nuen nahi baina orain ezin Soilik hainka berriz sartzean Sentitzen dut dudala bizia Baina hala ere Zalantza daukat ea interesei esker mugitzen naizen Ta orain errari Dabil nire arima, babes eske Ta orain errari Dabil nire arima, atseden eske Baina zertako asmatu, denok baitakigu Zeinen erreza den, fokoa aurrean izan arte