Kishore Kumar Hits

Burutik - Bete Gabeko Asmoak lyrics

Artist: Burutik

album: Hamabost Segundu


Oroitzen nola besarkada ximple bat
Ez den begi onez ikusi inoiz guretzat?
Nola normaltasun berri horrek guri
Ez zigun eragin?
Nola zeinak beti izan duen aukeran
Eraikitzea kaiolarik ederrena.
Aldarria egin zion berdin ustezko
Askatasunari?
Muxutruk irribarre bat hor kanpoan lapurtzea bazen,
Ta hemen ordea musu bakoitza berdin
Zeinen garesti den.
Oroitzen nola itxi zituzten herriak
Inor inondik inora ez joateko asmotan?
Inork ez du bizi bizi izan dutena
Hainbat mugalarik.
Oro geldik gintzaizkion esperoan
Inoiz libratuko gintuen botikari
Hemen esperoaz gain beste izanik
Ez da sendagairik.
Ta ze merke izaten den askatasun hitza
Zenbaiten ahotan.
Ta ze garesti den hitz bakoitza gure 40 minutuotan.
Zomorro hura iritsi baina lehendik
Legez urruntzeko bazuten aitzakirik
Nonbait usatu genuen maitasuna
Armaren pareko.
Ez zen alarma-egoeraren beharrik
Ordura arte ekiditeko, nahiz eta larri,
Kaleak gainezka jar genitzan berriz
Elkar maitatzeko.
Ta ze merke izaten den askatasun hitza
Zenbaiten ahotan.
Ta ze garesti den hitz bakoitza gure 40 minutuotan.
Jakin, gutun hau gaur idatzen badut
Dela bada ezpada bihar inadrrik ez banu.
Ahanzturak besoak gurutzetan gaitu.
Berriz dut gaurkoan denbora soberan
Biluzteko errotikan atzoko gai bera.
Kolpe lehorra nahiago dut aukeran.
Oroitzen nola besarkada xinple bat
Ez den izan inoiz horren xinple guretzat.

Поcмотреть все песни артиста

Other albums by the artist

Similar artists