Kishore Kumar Hits

Liher - Gizarte Likido lyrics

Artist: Liher

album: Hauts


Likidotan urtu zait iragana.
Oraina galduta, haizeak narama.
Memoriaren lapurrak zelatari,
Apur bat behatzaile denak badaki.
Norbaiten borondatea eskuratzeko,
Nahikoa zaiola dena ahantzarazi.
Gizarte likido.
Memoriaren lapurrak zelatari,
Apur bat behatzaile denak badaki.
Norbaiten borondatea eskuratzeko,
Nahikoa zaiola dena ahantzarazi.
Urrun da egunsentia.
Gertuegi psikosia.
Mamuek badute zeregina.
Geruzaka metatzen doa memoria
Buru-kale, horma, hilerri guztietan.
Baina denbora gurpil bat da maldan behera
Iragana putzu beltzetan itotzen duena.
Gertakizunetik kontakizunera jauzia
Beti borreroaren lumaren eskuetan.
Ezkutatu eta aldatzeko libre direnak
Pozoina dira gure edalontzietan.
Ez dakit nola heldu naizen hona,
Poltsikoak hutsik, buruan beruna.
Nola azaldu gogoratzen ez duzuna?
Ez dakit nola heldu naizen hona,
Itsu ibilia.

Поcмотреть все песни артиста

Other albums by the artist

Similar artists