Nafarroa 1512

Nafarroa 1512 lyrics

Artist   ·  11 698 listeners per month

Artist's albums

Similar artists


Biography

Nafarroa 1512, 2010. urtean Arbizun sortutako streetpunk taldea da. Hasieratik, musika, borroka ideologiko abertzale, sozialista, feminista eta euskaldun baten alde egiteko tresna gisa ulertzen duelarik. Lehenengo diskoa 2011. urtean kaleratu zuten Bingen Fernandezen eskutik, "Irabazteko jaioak" izenekoa eta taldeko lehen nafarkideak Txirri (ahotsa), Rayo (bateria), Estane (baxua) eta Ulon (kitarra) zirelarik. Urte batzuetan zehar, Euskal Herri osoan kontzertu andana eskaintzen ibili ondoren, 2016. urtean bigarren lana kaleratu zuten "Fronte berria" izenarekin. Lan honetan bostgarren taldekide bat gehitu zen taldera gitarjole moduan, Haritz. Oi! musika gordin, azkar eta melodikodun lan honek, inflexio puntu garrantzitsua suposatu zuen taldearen ibilbidean. 2018. urtean hirugarren LPa iritsi zen, "Garraxirik sakonena", Peio Skalariren "Bat studio"etan grabatua. Aurreko diskoaren ildotik, taldearen gorakada izugarria suposatu zuen eta "Aske" eta "Kolektiboaren indarra" abesti eta bideoklipak barnebildu zituen. 2019an, Txokok, Estaneren lekua hartu zuen baxujole moduan eta taldeak 4. lana prestatzeari ekin zion kontzertuak eskaintzearekin batera. 2020an, Nafarroa 1512k IRAUNGO DU diskoa kaleratzen du, borrokak tinko dirauela nabarmenduz.