Kishore Kumar Hits

Alerta Gorria - Izar gazte lyrics

Artist: Alerta Gorria

album: Amets gaizto bihurtu arte


Larraga herrian bizi zinen
Lagun onez inguratuta
Maite zizun familiaren ondoan
14 urte zituen
36ko abuztuaren 15a iristean
Egun ilun madarikatu hartan
Faxistek bahitu zuten.
Memoriaren ziztadak ez dauka etenik
Herri honen nortasuna gurea izanik
Oroimena duintasuna eta borroka
Izarren artean ezabatu ezin direnak, betirako.
Aitaren besapean zeunden ta
Bata besteaz erauziz
Malkoen tantak bustiz aurpegia
Falangisten arteko irrifarrak
Minaren hitza txikia izan zen
Haien bortxaketen artean
Zure gorputz txikia pusketan egin
Txakurren jana izan zen.
Memoriaren ziztadak ez dauka etenik
Herri honen nortasuna gurea izanik
Oroimena duintasuna eta borroka
Izarren artean ezabatu ezin direnak, betirako.
Faxismoaren izenean egindakoa
Herriaren eratzuna ezinbestekoa
Ahaztuen historiak ezagutzera eman
Izar gazte, adibide
Maravillas Lamberto argibide.
Memoriaren ziztadak ez dauka etenik
Herri honen nortasuna gurea izanik
Oroimena duintasuna eta borroka
Izarren artean ezabatu ezin direnak, betirako.

Поcмотреть все песни артиста

Other albums by the artist

Similar artists