Kishore Kumar Hits

Sofokaos - Erlojuaren orratzak lyrics

Artist: Sofokaos

album: Errealitatearen Beste Aurpegia


Eguneroko gauza berbera
Buruko pentsamenduak zabalik
Nora ezean bidearen hasieran galdurik
Gaueko azken orduetaraino
Zeruko izar guztiak zenbatzen
Atsekabearen azken segunduaren esperoan
Ez nuen uste hain gogorra izango zenik
Depresioa besarkatu nuenetik
Gu biok elkarrekin
Triste eta bakarrik
Gure kontra dena
Erlojuaren orratzak gelditu nahian eta ezin
Bizitzaren zentzua inoiz ulertu barik
Monotoniaren esklabu bihurtu gara
Badakit
Aurrera jarraitu behar, borrokalari
Sistema ustel eta nazkagarri honek
Ez nau bakean bizitzen utziko
Azken arnasa iristeko gogoaren esperoan

Orain ez dut, ez, ezertarako balio
Ez nago prest aurrera egiteko
Gu biok elkarrekin
Triste eta bizirik
Gure kontra dena
Erlojuaren orratzak gelditu nahian eta ezin
Bizitzaren zentzua inoiz ulertu barik
Monotoniaren esklabu bihurtu gara
Badakit
Aurrera jarraitu behar, borrokalari
Erlojuaren orratzak gelditu nahian

Поcмотреть все песни артиста

Other albums by the artist

Similar artists