Guztiz, nazkatu naiz pikutara haien normaltasunaren normaz Denok omen gara libre baina molde sozialen barne Bakoitzaren mugak zehaztuak dituzte Gure, genero ta zaletasunek rol bat txertatua daramate Zurea onartu ezazu edo bakarrik geratu Alternatibetan ere arau hori dugu Nirekin ez kontatu Denok gara anormalak Bakoitza bere erara Hauts ditzagun estereotipo zikin ustelak Gurea da garaipena Baina, benetan kezkagarriena Elkar, epaitzeko zaletasuna Hau da, leloa: gu gara gure otsoa Zu ere anormala zara Onartu zure izaera Ez lotsatu, ez zaitez bihurtu zure esklabu Anormalen iraultza zain duzu