Gure kaleetan ikus daitezke gose eta gudetatik eginez ihes Hotz edo bero egin ez dago alderik Egunero irmo aukera baten atzetik beti Guztia arriskatzen dute Etorkizun iluneko amets baten truke Bidean errenka joan arren Trabak gaindituz ez dute amore ematen Azal iluna argia nirea, aintzinan inposatutako hierarkia Bere miseria nire ongizatea Dirua bere kateen giltzaren jabea Ez da ikusten begi zikiñez Momentu batez hasi hausnartzen Zergatik dauden gure aiton-amonak zaintzen Bizimodu kontsumistaren biktima errugabek Zuek segi lasai begiak zikin mantentzen Rolak aldatzean hasiko zara gauzak ulertzen Zuekin gaude