Historiari buelta bat eman beharrean sentitzen naiz gaur ere Argitara atera daitezen itzaletan diren horiek, ene Gasteiz! Mende berriak, aurrekoen gisa, odol erreka dakar Gaztelar danbor hotsak, Gasteizko ateetan! Zadorratik gora, ustel usaina Kresalaren bidea iluntzen doa Bi munstroren artean arranoa harrapakin Heuren xake jokoan galtzaile herria Gasteiz etsi gabe, borrokan tinko Azken hatsera arte, garaipenera arte! Urtebetez babestu gaituzten harresiak Gure hilobi sakon eta hotz Setioa, miseria, izurri eta goseak hartu dute Gasteiz Mattin ttipiaren atzetik herri ahitua Defentsa amaigabea amesgaizto bihurtua Heuren errege hemen da, harotarren eskutik Antso Azkarra non hago? Ez zagok aitzakirik! Heriori saldua, nafartarron alaba Putrez inguratuak Gipuzku ta Araba Hiria erori da, heriotzaren ilunpean Mendeetan iraungo duen, negu beltzarekin bat Bi urteren buruan, erabat kiskalia Infernuko sua, berriz piztu dadila Aiztoak berriz zorroztu, altxa gora ezpatak Aihotz plazan elkartuko gara!