Herri txikietako azken argiak itzaltzen doaz Auzoko beroa hozten ari dela ikusteaz Amorrua besterik ez Zerbait galdu denaren seinale Non geratu ote diren Ume izan ginen egun haiek? Auzo zaharrak hustu eta isiltzen doaz Berriak eraiki eta guztiak xarma barikoak Arriskuaren maitale Suaren gose etengabe Debekua bekatua Bide zuzenetik beti oker Auzoan ez da bazterrik odolez elikatu ez dugunik Eta guzti horren ordaina Gaur egun sentitzen dugu oraindik Auzo zaharrak hustu eta isiltzen doaz Berriak eraiki eta guztiak xarma barikoak Eta gu ikustean, zurrumurru eta hatzamarrak Eskuak burura gure ekintza bakoitzean Gaur egun ordea, auzoa dago hilzorian Gazte gutxi eta, dagoena alienatuta Atzoko gazteak hemen gaude Argi guztiak pizteko Gure ondorengoei Bidea zein den erakusteko Kaskamotzak garela Auzo zaharren azken defentsa Auzoa hil nahi baduzue Akabatu beharko gaituzue