Ez zara edozein lurretan jaio Beti galtzea tokatu zaigu Zutik jartzea zer erremedio Ez zara edozein lurretan jaio Hori garbi eduki ezazu Beti galtzea tokatu zaigu Zutik jartzea zer erremedio Sasian bizirik, gaua eta mendi Ez da irtenbiderik, biziraupena baizik Erresistentzian gatibu Gu berriz orain, gaude noraezean Ta ziur zu ere zabiltzala Zerbait pentsatzen baina Gaude noraezean Zaude noraezean Beste borroka batzuetan murgilduta Nazio askapenaz ahaztuta Ogia eman digute, pozoituta Behartu gaituzte kondenatzera Geure burua Sasitik irtenda, ez gau eta ez mendi Ez dago besterik, heriotza baizik Etsaiaren gatibu Gu berriz orain Berriz altxatuko ote gara? Mendez mende, gutxiago izanda Atzoko galdera, gaurko erantzuna Guzti hau bazekiten Orreagako haiek Mattin ttipiak eta Amaiurko gerlariek Bai Matalazek, Lapurdikoek Azkoitiko matxinoek Kuartelgabeek, intxortakoek Hiru hizkien gudariek Eta orain guk Idatz dezagun Historiaren orrialde berri bat Gauden bitartean, zauden bitartean