Zazpi buruko herensugea Senpereko oihan ilunean barna Larrunen galdu al da Aztiaren hitza? Paristik Nafarroara Sasian bidaia Euskaldunon matxinadan Lekuko zuzena Hik menturatu huen Hemen bizirik zela Iraultza nagusiaren Begitarte gorena Eta zer litzake gure herria Nonork segi izan balu Azti begiaren disdira Egunsentiko errainu Xaho! Atharratzeko jaun umezurtza Jainkorik gabeko azken agurra Lekunberri helmuga Otsoaren magala Non legoke gure herri zaharra? Zein munduari bere ekarpena? Abandokoaren lekua Xahok hartu izan balu Herensugea zabal berriz begiak! Eta zer litzake