Ohorezko kuasimodo batailoila Erdiak gaupasaz geltokian Txoferrak ikusi gaitu Aurpegia aldatu zaio Astigarraga bidean Kaosa autobusean Txoferra igo ezak bolumena Kupela sagardoan hotela Oraindik asko falta al da? Behar al dek abidura? Herri guztia ohartuta dago Nagusia etorri zaigu galdezka Berandu gatozela Hamar falta direla Pasa behingoz txokoa Txuleta hoztuko da Nagusi ireki kupel hori Hustu arte ez goaz hemendik Kopeta gorri mingaina lodi Bi laukokin hor dago jo dik Kupel guztiak agortuta ooooh Kantu guztiak abestuta ooooh Nagusiak dio: "alde hemendik!" Txoferrak berriz: "porkulo hartzera!" Baina guk diogu: "ez zaigu axola hurrengo urtean itzuliko gara!!"