Ezkil hotsa udako sargorian DEI BAT! Herrian barrena Armak hartzera behartu gaituzte FRANTSES! Aberriaren alde Ta Baionatik burni bidean Biba ta txalo artean Adorez goaz orain bi egun Ume koskor giñenak Gu gara 49. erreximentua Zin egin digute garaipen azkar bat Laster bueltan etxera Morts pour la Patrie! Morts pour la Patrie! Morts pour la Patrie! Morts pour la Patrie! Lubaki hezeak nigar ta garrasiak Haragi ustel usaina Anaia hila Verdungo lur beltzean Lagun denak galduak Infernuko atean Somme ibarrean Ofizial arrotzen menpe Vive la France allez! oihukatuta Engainatu gaituzte Hemendik entzuten dut erbesteratua Ama aiten nigarra Ene azken arnasa, ez naiz itzuliko Oi ama Eskual Herria! Morts pour la Patrie! Morts pour la Patrie! Morts pour la Patrie! Morts pour la Patrie! Euskaraz baizik ez zekiten haiek Morts pour la Patrie! Haiena ez zen aberriaren alde Morts pour la Patrie! (Morts pour la Patrie!) Euskaraz baizik ez zekiten haiek Morts pour la Patrie! Haiena ez zen aberriaren alde (Morts pour la Patrie!) Morts pour la Patrie!