Kishore Kumar Hits

Kaleko Urdangak - Amari lyrics

Artist: Kaleko Urdangak

album: Nortasuna

Aitortzen dut eta badakit
Ez naizela izan aingeru zintzo zuzen hori
Eskolan aurrera egitea kosta, ez naiz onena begibistakoa da
Berri txar eta buruhaustetan ito zara
Maite zaitut, miresten zaitut, barnean eraman zaitut beti
Jakin ezazu, bide honetan alboan behar zaitut

Nerabezaroko ezjakintasuna
Gauza hutsalei gehiegizko garrantzia ematea
Neba-ahizpekin borrokatzea garrasi egin eta barrua hustea
Nire nortasuna eraikitzen zutabe izan zara
Maite zaitut, miresten zaitut, barnean eraman zaitut beti
Jakin ezazu, bide honetan alboan behar zaitut
Maite zaitut, miresten zaitut, barnean eraman zaitut beti
Jakin ezazu, bide honetan alboan behar zaitut

Maite zaitut, ama
Maite zaitut, ama
Maite zaitut, ama
Maite zaitut, ama
Lortuko dut eta ziur naiz
Nigatik harro egongo zara
Lortuko dut eta ziur naiz
Nigatik harro egongo zara!
Maite zaitut, miresten zaitut, barnean eraman zaitut beti
Jakin ezazu, bide honetan alboan behar zaitut!

Alboan behar zaitut!
Alboan behar zaitut!
Alboan behar zaitut!
Alboan behar zaitut!

Поcмотреть все песни артиста

Other albums by the artist

Similar artists