Ez nago beti bezala azken aldi hontan Nire buruak kea dirau Zoratzen ari naizela diote lagunek Baina ez dakite zer den hau Hutsegiteak bata bestearen atzean Hanka-sartzaileen erregea naiz orain Ta ezin atzean utzi bizitza hontako zama Aurrera egiten uzten ez nautenak Iraganaren preso nago Ta sarritan zure irudia Nire oroitzapenekin dantzan hasten da Ta ni itsasontzi bat bezala Nostalgiaren itsasoaren olatuen aurka Depresioaren ekaitzak Lamien kantuetarantz bultzatzen nau Harkaitzak saihestuz aurrera Noa esperantzaren irlaren bila Nire etorkizunaren hilobiari bisitan Larrosa beltzen sorta eskuan Inoiz izango ez naizenari eskeinia Amore eman baitut eta Ta atzerantz begirada botatzen dudanean Bizitzak beste aukera bat ematen dit Baina guzti hori iada ez da inoiz itzuliko Pasatakoa pasa dela badakit Baina iraganaren preso nago Ta sarritan zure irudia Nire oroitzapenekin dantzan hasten da Ta ni itsasontzi bat bezala Nostalgiaren itsasoaren olatuen aurka Depresioaren ekaitzak Lamien kantuetarantz bultzatzen nau Harkaitzak saihestuz aurrera Noa esperantzaren irlaren bila Ta sarritan zure irudia Uooh ooh oh Ta ni itsasontzi bat bezala Uooh ooh oh Depresioaren ekaitzak Uooh ooh oh Harkaitzak saihestuz aurrera Noa esperantzaren irlaren bila