Igaro da jada denbora Ezagutu ginen gau hartatik Ni gazteegia nintzen Baina ez zitzaizun axola zuri Ez nintzela inoiz maiteminduko Zin egin nion nire buruari Hori gauza erraza zirudien Nork esango zidan neri Eta orain Konturatu naizela zure beharra dudala Ta ez zaitudala askatu nahi Onartzean Zure oinetara nagola irribarre eta pozak Zuri zor dizkizudala Ikusten dut betiko jendea Haien kontuekin doaz aurrera Aurrera doa familia Eta aurrea doaz lagunak Igaro da jada denbora Ezagutu ginen gau hartatik Baina guk ez dugu aurrera egin Atzera egin dugu berriz Eta orain Konturatu naizela zulo baten nagola Zu ez zauden bakoitzean Onartzean Dena gezurra zela irribarre ta pozak Paranoia hutsa zirela (...) Nun dago orain betiko jendea Nun da familia nun lagunak Nirea zena ostu didazu Baina dirau nortasunak Badakit ez naizela zure gizona Ta zu inondik ez nere neska Beti bai nabil arazoz josirik Ta zu zara erruduna Eta orain Konturatu naizela amets gaizto bat zarela Ta ez zaitudala gehiago ikusi nahi Onartzean Engainatu nauzula orain ez zaitut maite Baina jada berandu da Baina jada berandu da Baina jada berandu da Baina jada berandu da