Oroitzen dut ene lagunok nola musikak batu zituen gure bideak. Zenbat bizipen batetik bestera, Inoiz ez dut ahaztuko bidean ikasi dudana. Zuek ondoan izateak harrotasuna sortzen du nire barrenean. Ez garela lehengoak? Dena amaitu dela? Gaur inoiz baino gehiago entzungo da! Oi! Altsa berriz kaleak hartuko ditugu! Ene lagun artean, ez da etenik! Eta inoiz gehiago ez dadila esan dena amaitu dela! Azkar denbora esku artetik, bizi izan duguna ez nuke nahi aldatzerik. Zuk badakizu, zuk senti dezakezu musika taupada bakoitzean. Ahaztu ezin joan direnak, Gugandik urrun daudenak, zure bizitzaren parte haundia izan direnak. Ez bait gaude betiko, Bizi dezagun berriro, ta oroi ditzagun kantatzean! Oi! Altsa berriz kaleak hartuko ditugu! Ene lagun artean, ez da etenik! Eta inoiz gehiago ez dadila esan dena amaitu dela! Altsa berriz kaleak hartuko ditugu! Ene lagun artean, ez da etenik! Eta inoiz gehiago ez dadila esan dena amaitu dela! Altsa berriz kaleak hartuko ditugu! Ene lagun artean, ez da etenik! Eta inoiz gehiago ez dadila esan dena amaitu dela! Oi!