Bide zidorrean zehar. Ezintasunaren inertziaz. Buru barrenean nekea, Islatzen da aurpegian, Malkoen zaporea eztarrian. Hankak hautsita iparra galdurik, Buruan kolpez kolpe, esnatzera noa. Gertu! Presta hadi! Amets gaiztoa amaitu da! Gertu! Ta zure buruan duzun aukera aprobetxa! Gertu! Presta hadi! Amets gaiztoa amaitu da! Gertu! Ta zure buruan... Egundaino heldu da, nahiz bidea gogorra izan. Hortzak estuturik bizi zara, Askatzeko ordua iritsi da. Bai! Zurekin gaude, ta egongo gara! Bizi momentua egun berri hau argitzear! Bai! Zurekin gaude, ta egongo gara! Bizi momentua egun berri hau argitzear! Gertu! Presta hadi! Amets gaiztoa amaitu da! Gertu! Ta zure buruan duzun aukera aprobetxa! Gertu! Presta hadi! Amets gaiztoa amaitu da! Gertu! Ta zure buruan... Urtean hiru milatik gora gorpu gelditzen dira mediterranear itsasoan. Ametsa lortzen dutenek beren larruetan Pairatzen dute gizarte honen krudeltasuna. Ongi etorri errefuxiatuak! Egundaino heldu da, nahiz bidea gogorra izan. Hortzak estuturik bizi zara, Askatzeko ordua iritsi da. Bai! Zurekin gaude, ta egongo gara! Bizi momentua egun berri hau argitzean! Bai! Zurekin gaude, ta egongo gara! Gaur ezberdina izango da. Gaur harro aterako zara. Gaur ezberdina izango da. Gaur aske izan zaitez! Gaur ezberdina izango da, heldu da eguna! Gaur harro aterako zara, iada aske zara! Gaur ezberdina izango da, heldu da eguna! Gaur aske izan zaitez, iada aske zara! Izan zaitez aske!