Txikia zuen guda-izena Bera gizon osoa izan arren Mendizabal, Sasetaren hurrena Biak txiki, bizkor eta lerden Saseta hil zen gudarien aurrean Mendizabal hil zaigu bakarrik Baina biek daukate herri osoa Atzo ta gaur heien atzetik Euskadirentzat hil dire ta Gorputzak arantzaz beterik Harro hadi Kantauri Itsasoa Ta heien betiko loa betiko kanta zak Geroari esaiok olatuetan Herri-izarrak ez direla itzaltzen Gure haurrek biharko ikastoletan Heien izenak abestu ditzaten Arantzetan biak hil baitziren Arantzetan biak hil baitziren! ♪ Herriaren inka larrian Zere lozorrotik esna Zera, esna Eta herioaren hurbilak asaldaturik Kanposantuko hilak ere entzungo luketen deadarrez Indarraren indarrez, oihu egin duzu, ohiu Hobeki esan, garrasi samin Galtzear doan herria esna bedi Zentzu berri, gogo gazte, aberri-min Oi, gaurko euskal gazteri berri Herri zaharraren udaberri Saseta hil zen gudarien aurrean Mendizabal hil zaigu bakarrik Bainan biek daukate herri osoa Atzo ta gaur heien atzetik Euskadirentzat hil dire ta Gorputzak arantzaz beterik Harro hadi Kantauri Itsasoa Ta heien betiko loa Betiko kanta zak Geroari esaiok olatuetan Herri-izarrak ez direla itzaltzen Gure haurrek biharko ikastoletan Heien izenak abestu ditzaten Herriarentzat biak hil baitziren Herriarentzat biak hil baitziren!